Mundu jasangarriago bat marrazten

Ataria 2015eko ekainaren 3a

Tolosaldeko ikastetxeetako haurrek, Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan, mugikortasuna, garraioak eta horretarako erabiltzen diren energiak, ingurugiroan eta bizimoduan duten eragina aztertu dituzte aurten. Gaur ikasturtean zehar ateratako ondorioak partekatu dituzte.

Tolosako Zerkausian egin dute topaketa, eta mailaka banatu ostean, gai ezberdinak jorratu dituzte tailerretan. Txikienek, adibidez, jolasen bidez mugikortasuna landu dute. Beste batzuk zirkuitu bati bueltak ematen ibili dira, begiak tapatuta, ikusi ezin duen pertsona baten sentsazioa ezagutzeko. Zaharrenek, berriz, petrolioaren menpekotasunaz hitz egin dute. Horretarako Fracking Ez! plataformako kideen hitzaldia izan dute.

Ondoren, taldeka egin dituzten hausnarketa horietan ateratako ondorioak partekatu eta kartel ezberdinak egin eta kalera begira zintzilikatu dituzte. Amaitzeko, hamaiketakoa egin dute ikasle eta irakasleek. Txokolate beroa dastatzeko aukera izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!