234 kilo errefus uzten ditu urtean Tolosaldeko biztanle bakoitzak

Ataria 2015eko ekainaren 1a

Gipuzkoako batez bestekoa 232 kiloan dago, eta Tolosaldea errefus kopuru gutxien pilatzen duen laugarren eskualdea da. Gurean, Alegia eta Ikaztegieta dira tasarik hoberenak dituzten herriak.

Pello Zubiriak 2014an Gipuzkoan bildutako errefus kantitatearen inguruko analisia egin du Argian. Horretarako, ehunekoen tasaz gain, herriz herri, biztanleko eta urteko herri batek uzten duen errefus kilo kopurua aztertu ditu.

Analisian aipatzen denez, gipuzkoar bakoitzak 232 kilo errefus entregatu ditu batez beste. Debagoiendarrak (144 kilo) eta Sasietako Mankomunitatekoak (163 kilo) izan dira gutxien utzi dutenak. Tolosaldea laugarren da zerrenda horretan, batez beste, 234 kilorekin. Txingudiko Mankomunitatea da errefus kopuru gehien utzi duena, 353 kilorekin.

Herrika, Alegia eta Ikaztegietak dituzte daturik onenak: urtean biztanle bakoitzak hamar kilo uzten baititu bi herri horietan. Iruran eta Anoetan, hamabost kilo entregatzen dituzte, Zizurkilen eta Ibarran 26, eta Amasa-Villabonan 46.

 

Birziklapen tasa

Infografia: Asier Iturralde Sarasola (@aldatsa)
Datu geografikoak: Euskalgeon oinarrituta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!