Nola geldituko dira udalbatzak?

Ataria 2015eko maiatzaren 25a

Horrela geldituko dira Tolosa, Amasa-Villabona, Ibarra eta Zizurkilgo udalbatzak.

Tolosa

Zortzi eserleku zituen Bilduk, zazpi EAJk, eta bana Aralar eta PSE-EEk. Datorren legealdian, EAJk bederatzi izango ditu, EH Bilduk zazpi, eta PSE-EEk bat izaten jarraituko du. Honela geratuko da udalbatza:

Amasa-Villabona

Bilduk bederatzi zinegotzi zituen orain arte, EAJk hiru eta PSE-EEk, bat. Orain, ordea, EAJk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera izango dute: seina. PSE-EEk bere eserlekua mantentzea lortu du ozta ozta.

Ibarra

Bilduk zortzi zinegotzi zituen orain arte, baina orain EH Bildu sei eserleku izatera pasako da. EAJk hiru gehiago izango ditu, eta PSE-EEk galdu egin du bere eserlekua.

Zizurkil

Zortzi zinegotzi eskuratu zituen Bilduk 2011ko bozetan. Orain, ordea, bi eserleku galdu ditu, EAJren mesedetan. Jeltzaleek bi zinegotzi gehiago izango dituzte, lau hain zuzen ere. PSE-EEk bere eserlekua mantendu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!