Herritarren txanda

Ataria 2015eko maiatzaren 22a

Duela lau urte Bildu koalizioa izan zen nagusi eskualdean. Tolosaldeko 35.890 biztanleetatik, 11.663 boto jaso zituen eta bigarren alderdia EAJ 5.743 boto eskuratuta.

 

Aurten ikusteko dago duela lau urte Bilduk izandako 'olatuari' eutsiko dion. Izan ere, Tolosaldean, eta baita Gipuzkoan ere, nagusi izan zen. Eskualdeko 28 herrietan gehiengoa jaso zuen.


2011ko udal hauteskundeekin alderatuta alderdi gutxiago daude aukeran, aurten. Orduan Bilduren koalizioan sartzearekin ados ez zeuden EAko hainbat kidek Hamaikabat alderdia osatu zuten, aurten aurkezten ez dena, eta Aralar orduan bakarrik aurkeztu bazen ere, oraingoan EH Bildu koalizioan dago. Herri batzuetan Aralar eta EB batera aurkeztu izan dira ere, Tolosan 2007n esaterako. Aurten EBk ez du zerrendarik osatu inongo herritan.

Gipuzkoako Batzar Nagusiei begiratuta ere Bildu izan zen nagusi Tolosaldean. 22 batzarkide lortu zituen eta eskualdean 11.913 boto lortu zituen. EAJk 6.494 boto izan zituen. Hirugarren alderdia Aralar izan zen 1.274 botorekin. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!