Maiatzeko lehen asteburuan eman zitzaion hasiera Herriarteko Pilota Txapelketari, eta joan-etorriko partidak jokatu ostean, Alegiako taldea txapelketatik kanpo geratu da.
Ataundarrak izan dituzte aurkari alegiarrek, eta ezin izan dute bigarren kanporaketara pasa. Zizurkilek eta Bidania-Goiatzek, berriz, aurrera egin dute. Bidania-Goiatzek, Oñati kanporatu du, eta Zizurkilek, Zumarraga. Orain, etxean hartuko dituzte aurkariak: lehenek Azkoitia eta bigarrenek, Lasarte-Oria.
Asteasuarrei eta tolosarrei ere Herriarteko Txapelketan hasteko txanda iritsi zaie, aurreko bi asteburuetan zain egon ondoren. Kasu honetan, Tolosa eta Asteasuk elkarren aurka jokatuko dute. Hiru herriek, datozen bi asteburuetan jokatuko dituzte joan-etorriko partidak.