San Isidro Eguna ospatzen ari dira eskualdean

Ataria 2015eko maiatzaren 15a

Gaur, San Isidro Eguna, baserritarren eguna da, eta eskualdeko hainbat herritan ekitaldiak egiten ari dira.

Amezketan, esaterako, udalak eskainitako hamaiketako oparoa hartu dute San Martinen.

Orendainen, bazkaltzeko elkartu dira. Gazte baserritarrak badiren arren herrian, San Isidro eguna ospatzeko ohiturei ez die eutsi eta helduei erreleboa falta zaie. Urtetik urtera beherantz doa ospakizunetan parte hartzen duen jendea. 

Zizurkilen herri kirolek hartu dute protagonismoa. Aimar Irigoien errezildarra aritu da alde batetik eta 125 kiloko harriak erabili ditu. Ondoren, aizkoran Jon Rekondo eta herriko Joseba Otaegi, Xabier Orbegozo (Arria V) eta bertako Jon Irazuren aurka aritu dira.

Asteasun berriz, erakustaldia izan da probalekuan. 20 minutuko saioetan, Joxe Barriolaren eta Itxaso Arrutiren idi pareak jardun dute 1.200 kiloko harriarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!