Denis Itxaso: "Tolosaldearekin dugun konpromisoaren erakusgarri da Lehiberri"

Ataria 2015eko apirilaren 29a

Alderdi sozialistako kideekin batera arratsaldea pasa du Denis Itxaso, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko PSE-EEko hautagaiak. Iluntzean, Crónicas en la Frontera liburua aurkeztuko du Topicen.

"Tolosaldeko sozialistek eskualdeko garapen ekonomikoarekin duten konpromisoari jarraituz, Zapateroren gobernuarekin izan zituzten harremanen ondorioa da Lehiberri zentroa", Itxasoren ustez.

Bere hizketaldian diputatugai sozialistak Tolosak kulturarekiko duen lotura nabarmendu du: "Gipuzkoa osoarentzat erreferentzialak dira txotxongiloen jaialdia, abesbatzena edota bertako iñauteriak". 

Bide batez, azkeneko lau urteetan EAJren jarduteko era kritikatu du Itxasok. "Legealdi hasieran gurekin bat egin eta gobernu alternatiboa osatzeko aukera izan zuten jeltzaleek eta ez zuten nahi izan. Horren ondorioa da, krisiari aurre egiteko alternatibarik eza, gazteek bizi duten prekarietatea edota hondakinekin sortu den zalaparta".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!