Markel Olano Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo alkategaiekin egon da

Ataria 2015eko apirilaren 28a

Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak arratsalde osoko bisita egin du Villabona eta Zizurkilen zehar.

Alkatetzarako hautagai jeltzaleekin bildu da Olano, Marianjeles Lazkano zizurkildarrarekin eta Iban Agirre billabonatarrarekin. Ekonomia arloko gaiak lantzeaz gain, kultur, kirol eta gizarte gaietan aritzen diren eragileekin biltzeko asmoa agertu dute hautagai jeltzaleek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!