Iñaki Artolak eta Jokin Altunak buruz buruko txapelketa jokatuko dute

Ataria 2015eko apirilaren 28a

Argazkia: @21iguales

Eguerdian aurkeztu dute lehen mailako buruz buruko txapelketa. 16 pilotari arituko dira txapela lortzeko lehian, eta tartean dira amezketarra eta alegiarra.

Larunbat honetan, maiatzaren 2an, emango zaio hasiera txapelketari, eta lehen kanporaketa horietan lehiatuko dute Altunak eta Artolak.

Amezketarrak Untoria errioxarraren aurka jokatu beharko du larunbatean Naxeran, eta Iñaki Artolak, berriz, igandean Jaunarena leitzarraren aurka Legazpin.

Aurrera eginez gero, Altuna III.ak Zubietaren aurka jokatu beharko luke final zortzirenetan, eta Artolak, berriz, Beroizen aurka.

1. kanporaketa

Albisu - Rezusta
Untoria - Altuna III
Jaunarena - Artola
Arretxe II - Ezkurdia

Hauexek dira gainontzeko pilotariak: Xala, Zubieta, Beroiz, Bengoetxea VI, Martinez de Irujo, Olaizola II, Urrutikoetxea eta Retegi Bi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!