Jaka eta Tolosa, Labriten txapeldun

Asier Imaz 2015ko api. 25a, 22:41

Lizartzarrak eta anoetarrak promozio mailako txapela irabazi dute Iruñean, Rico-Larunberi 17-22 irabazi ondoren.

Finala ez dute ongi hasi eskualdeko pilotariek, baina Jaka jokoan sartu denean, guztia aldatu da. Markagailua irauli eta txapela jantzi du bikote urdinak, Anoetatik eta Lizartzatik joandako zaletuen gozamenerako.

Erik Jaka:

 

Xabier Tolosa:

 

 

Txapeldun handiek bezala

Jexux Murua

Hamabi eta bost galtzen eta partidak ez zuen itxura onik: Larunbe agintzen, Xabier Tolosa pilota Ricori kendu ezinik, eta hau rapa-rapa tantoak bukatzen. Orduan agertu da txapelketa honetako azken partidetan onena izan dena: Erik Jaka. Txapeldun handiek bezala, bikotearen ardura hartu, erritmoa aldatu, eta partidako nagusi bihurtu da. Hamazazpina bitartean sendo defentsan – txokoan, zabalean, baita atzeko koadroetara etorrita ere –, aukera zuenean bazterrak nahasi eta tanto ederrak eginez, eta bere anparoan Xabier ere hobeto jokatzen. Hamazazpitik hogeita bira erakustaldia eman du: jaun eta jabe! Bikote onena dela ez ezik, karakter, konfiantza eta irabazteko grinaz goitik daudela erakutsi dute Jaka-Tolosak azken fase osoan. Eta halaxe egin dute finalean ere. Zorionak biei, batik bat lizartzarrari. Bi urtetan bi final jokatu ditu eta biak irabazi. Iaz Rezustaren itzalean. Aurten berak egin du diz-diz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!