Tolosaldean ere, borondatez elkarri josita

Ataria 2015eko apirilaren 25a

Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburuetan egin asmo duen ekitaldi nagusia prestatzeko eguna izan da gaurkoa Tolosaldean.

Herrietan osatu diren batzordeek oihal zatiak prestatu dituzte erabakitzeko eskubidea irudikatuko duten hautetsontziak estaltzeko. Borondateak josten jardun dute goiz osoan zehar. Josteko makinak kalera atera, oihalak atondu eta festa giroa nagusitu da. Herri kirol probak, umeentzako jolasak, haimaiketakoak, musika, bertsolariak eta bestelako hainbat ekitaldi antolatu dira herriz herri.

Tolosa, Ibarra, Asteasu, Anoeta eta Irurako batzordeetako kideek gaurko prestatu dutenaren berri eman dute:

 
Altzon ospatu duten joste egunaren irudiak bildu dituzte bideo batean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!