Euskadikoan, hiru zilarrezko domina

Asier Imaz 2015eko apirilaren 20a

Argazkia: Xabi Uzturre

Euskadiko Batel Txapelketak jokatu ziren asteburuan, Legution, eta TAK-eko hiru batelek finalerako txartela lortu zuten. Tolosaldeko Arraun Klubeko kideak «oso gustura» geratu dira emaitzekin. 

Azken estropada horietan, gainera, maila bikaina erakutsi zuten eskualdeko arraunlariek, hiru finaletan zilarrezko dominak lortuz: infantil mutiletan, infantil nesketan eta jubenil nesketan. Mutiletan, gainera, bandera oso gertu izan zuten TAK-ekoek.

«Izugarrizko estropada egin zuten. Ziabogan segundo bat aurretik ziren gure arraunlariak. Oriok amaieran hartu zien aurrea, azken txanpan», azaldu dute klubetik. Amaieran, segundoa horien aldekoa izan zen. «Oso pozik gaude. Bandera eskuetan izan genuen eta pena izan zen, baina ezin dugu kexatu. Neskek ere izugarrizko estropadak egin dituzte, eta maila oso altuan ibili dira», gaineratu dute TAK-eko arduradunek.

Ikusi ezazu batel txapelketako laburpena:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!