Euskal presoen senideak ez dira deklaratzera joango

Tolosaldeko Ataria 2015ko api. 20a, 15:47

Tolosaldeko gutxienez 9 senideri egin diete dei guardia zibilek ‘Mate’ operazioaren harira

Euskal presoen 127 senidek Guardia Zibilaren deiak jaso dituzte azken asteetan «kapitalen zuritze» delitu batekin lotuta, deklaratu dezaten, eta gaur, ez dutela deklaratuko esan dute. Erabakiaren berri emateko agerraldia egin dute Donostian, eta azaldu dutenez, gaurtik hilaren 29ra bitartean dituzte hitzorduak lekuko gisa deklaratzeko, baina ez dira joango eta gizartearen babesa eskatu dute.

«Kapitalen zuritze» delitu batekin lotutako auzi baten harira deklaratu behar dutela esan diete guardia zibilek senideei. Eta, abokatuen ustez, urtarrilaren 12an abokatuen aurka egindako Mate operazioarekin izan lezake lotura neurriak. Hain justu, informazio gabezia hori salatu du Etxerat elkarteak: «Kuarteletako hitzordu hauek ez dakigu zein sumariotan sartuak dituzten».

Nabarmendu dute ez daudela legez behartuta Guardia Zibilaren hitzorduetara joatera, eta «babes handiagoa» eskatu diete herritarrei. 109 senidek Intxaurrondoko kuartelera (Donostia) joateko zitazioa jaso dute, eta hemezortzik, berriz, Salvekora (Bilbo).

Tolosaldean 16 preso daude eta Espainiako Estatuan preso dauden senideei deitu diete. Atariak jakin duenez, gutxienez 9 dira deia jaso duten Tolosaldeko senideak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!