Aimar Irigoien nagusi Adunan; Iban Ugartemendia, berriz, hirugarren

Asier Imaz 2015eko apirilaren 20a

Gorostidi Harriaren IX. Txapelketa jokatu zen atzo Adunan. Aimar Irigoienek 20 aldiz jaso zuen 155 kiloko errektangular zaharra, 5 minutuko denboran. Iban Ugartemendiak 13 jasoaldi egin zituen.

Iñaki Gorostidi, harri jasotzaile ohia:

 

Sailkapena

1. Aimar Irigoien           20 jasoaldi

2. Jokin Eizmendi          15 jasoaldi

3. Iban Ugartemendia  13 jasoaldi

4. Telleria II.a               11 jasoaldi

5. Izeta II.a                  11 jasoaldi

6. Urpe                          9 jasoaldi

7. Aimar Galarraga         9 jasoaldi

8. Urrutia                      8 jasoaldi

9. Ilarramendi               8 jasoaldi

10. Maiza                      5 jasoaldi

11. Martikorena             5 jasoaldi

 

Iñaki Gorostidi gustura zegoen Adunan jokatutako probarekin. Bere izena darama txapelketak. Muskil Elkartearekin batera, adunarra antolatzaile lanetan ibili zen igandean.

Alde batetik kirolarien maila nabarmendu zuen Gorostidik, eta bestetik, ikusleen erantzuna. "Orain arteko ediziorik arrakastatsuena izan da. Harmailak jendez bete ziren, eta ahal zuen lekutik begira egon zenik izan zen".

Bestalde, 185 kiloko harri zaharrarekin ez zen inor ausartu. Iñaki Gorostidik 77 kilo zituela jaso zuen harri hori, esku bakarrez. Bizkarrean berdintzen zuenarentzat sari berezia zegoen igandean, baina aipatu bezala, inork ez zion heldu zilindro zaharrari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!