Ospakizun kutsuko derbia, Laskorainentzat

Asier Imaz 2015eko apirilaren 18a

Laskorain Ikastola eta Egintzaren arteko areto futbol partida 6-3 amaitu da. Hirugarren maila irabazi izana ospatu dute etxekoek.

Lehen zatian hartu du abantaila Laskorainek, atsedenaldira 5-1eko emaitzarekin joatean. Bigarren zatian, ordea, billabonatarrak gehiago izan dira, eta markagailua ederki estutzea lortu dute, 5-3 jarriz. Bi minuturen faltan atezain jokalariarekin hasi dira jokatzen Egintzakoak, baina ez dute euren helburua lortu. 6-3ko gola, horitxoek sartu dute azken segundoan.

Liga amaitzeko bi partida falta dira orain, eta Laskorainek badaki lehen postuan amaituko duela, ondorioz, igoera kanporaketa prestatzen ari dira tolosarrak.

Partida amaiera ospakizunen hasiera izan da. Familia argazkiaren ondoren, taldeko jokalari ohi eta lagunekin afaria egingo dute Laskorain Ikastolakoek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!