Sarekideak biltzen ari dira eskualdean

Asier Imaz 2015eko apirilaren 18a

Ibarran eguerdian aritu dira. Anoetan, Amasa-Villabonan arratsaldean jarriko dute horretarako aukera. Berastegin, bihar.

Sare mugimendua Sarekideak egiteko kanpaina jarri du abian Tolosandean. Ibarran, eguerdian, informazioa banatzen aritu dira. Horrez gain, Sarekide egiteko mahaia jarri dute herri sarreran.

Anoetan mahaia 18:30ean jarriko dute plazan. Ondoren, Sare hitza osatuz argazkia aterako dute.

Amasa-Villabonan 19:00etatik aurrera jarriko dute mahaia. Berastegin, azkenik, bihar egingo dute ekimena, 18:00etan. Lehendabizi film bat ikusteko aukera egongo da Erabilera anitzeko gelan. Ondoren, Sarekide egin ahalko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!