Partaidetzako aurrekontuen tailer gehiago datorren astean

Ataria 2015eko apirilaren 17a

Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetzako aurrekontuak jarri ditu martxan aurten ere. Eskualde bakoitzak bi milioi euro jasoko ditu datozen lau urteetan inbertitzeko, eta herritarrek  erabakiko dute zein proiektuetara bideratuko diren. Egitasmoaren lehen urratsa herriz herri egingo diren tailerrak izango dira. Tolosaldean aste honetan hasi dira tailer horiekin  eta datorrenean ere beste zazpi herritan izango dira.

Tailerrak

Datorren astean Tolosaldean egingo diren tailerrak.

Apirilak 20, astelehena
Baliarrain. Udaletxean, 19:00etan.
Elduain. Kultur etxean, 19:30etan.

Apirilak 21, asteartea
Irura. Plazako ekitaldi aretoan, 18:00etan.

Apirilak 22, asteazkena
Berrobi. Udaletxean, 19:00etan.
Belauntza. Kultur etxean, 20:00etan.

Apirilak 23, osteguna
Abaltzisketa. Goibegi etxean, 19:00etan.
Ikaztegieta. Areto nagusian, 19:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!