Polemikarekin erabaki dira finalak

Asier Imaz 2015ko api. 14a, 10:37

Lehen mailako eta Promozio Txapelketan finalak osatu dira. Bi partida erabakigarri jokatu ziren asteburuan; garaileek finalerako txartela lortzen baitzuten. Lehen mailakoan, Berasaluze-Zubieta izan ziren sarituak, eta Promozio Txapelketan: polemika. 

Finalera pasatzeko azken txartela Mendizabal-Urruzola eta Rico IV-Larunbe bikoteek zuten. Azken hauek izan izan zuten partida erabakigarri hori jokatu, eta enpresak, bi ordezko jarri zituen: Arretxe-Apraiz. Lehen mailako binakakoan ordezko ziren bi pilotari. Azken emaitza, 22-5, eta Asegarcekoak finalera, Urruzola asteasuarraren kaltetan. Binakako Txapelketan, ordea, ordezkoen parte hartzea handia izaten ari da, bai lehen mailan eta baita Promozio Txapelketan. Enpresen arauak horrela diote, eta hasieran guztiek onartu zituztenez, bigarren mailako finalean Rico IV-Larunbe egongo dira, nahiz eta azken partida erabakigarria ez zuten jokatu. Finalean egotea merezi zutela erakusteko, irabaztea nahikoa izango dute.


Azken partida hori, Iruñeko Labriten jokatuko da apirilaren 25ean, larunbatez. Aurkariak, eskualdeko bi ordezkari izango dituzte Rico IV-Larunbek. Aurrean, sasoi izugarrian dagoen Erik Jaka lizartzarra. Atzean, bikoteari sendotasuna ematen dion Tolosa anoetarra.


Lehen mailako finalean ez da Tolosaldeko pilotaririk egongo. Iñaki Artola ateetan gelditu da; ligaxkan hirugarren bikote oneneko partaide bezala. Azken partida ez zuen jokatu alegiarrak, eskuetako minez. Partida erabakigarria, ordea, bestea zen: Berasaluze-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaletaren artekoa. Irabazleak finalerako txartela zuen, eta azkenean, txapelketa bikaina egin duten bi nafarrak lehiatik at gelditu ziren. Azken partida, Bilbon jokatuko da apirilaren 26an, igandez. Alde batetik, Bengoetxea VI-Untoria egongo dira bertan, eta bestetik, Berasaluze-Zubieta. Ikuskizun handia piztu du partida horrek, izan ere, sarrerak abaila handian ari dira saltzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!