Ibilgailu batek su hartu du Tolosa eta Anoeta artean

Ataria 2015eko apirilaren 9a

Trafiko zuzendaritzak jakitera eman duenez, 15:30ak aldera ibilgailu batek su hartu du Tolosa eta Anoeta lotzen dituen GI-3650 errepidean, bigarren kilometroan. Ezbeharraren ondorioz trafiko motela dabil bide horretan. 

Sare sozialetan zabaldu da gaur arratsaldeko ezbeharraren irudia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!