Aiztondoko VIII. gutun lehiaketa jarri dute abian

Tolosaldeko Ataria 2015ko api. 9a, 13:05

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko kultur dinamizazio arloak Aiztondo VIII. Gutun Lehiaketa deialdia egin du. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz antolatzen dute urtero lehiaketa. Aurten ...eta orain zer? gaia proposatu dute gutunak idazteko.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake eta gutunak bi orri hartuko ditu gehienez. Adinaren arabera lau kategoriatan banatuko dituzte parte hartzaileak: 6 eta 8 urte artekoak, 9 eta 11 urte artekoak, 12 eta 16 urte artekoak eta 17 urtetik gorakoak.

Lan guztiak jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak beharko dute izan. Lanak posta arruntez bidal daitezke. Kasu horretan, egilearen datuak kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txikian izenorde bat jarri eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali beharko da. Lana posta elektronikoz bidaliz gero, gutuna fitxategi batean bidaliko da izen ordekoa izenarekin eta egilearen datuak egilea izeneko beste fitxategi batean bidali beharko dira. Honako helbidera bidali beharko dira lanak: Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatea. Muñoa kalea, 36 behea, 20159 Zizurkil. Posta elektronikoa berriz: aiztondokogutunak@gmail.com da. Azken eguna apirilaren 20a izango da.

Sariak kategoria guztietan

Ekainaren 12an, 18:00etan Alkizako kultur aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia eta saritutako lanak bertan irakurriko dira. Maila bakoitzeko lehen eta bigarren sariak emango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!