Itsaso Leunda eta Aitor Regillaga, garaile

Asier Imaz 2015eko martxoaren 25a

Talai Bidea eta Zornotzako Duatloia korritu dituzte.

Zornotzako Duatloia irabazi du Aitor Regillagak, bi ordu, bederatzi minutu eta bederatzi segundoko denborarekin. Tolosarrak lehia gogorra eta polita eduki zuen Beñat Arnaizekin, azken metroetarainokoa. Amaieran, Regillagak lau segundo bakarrik atera zizkion bigarrenari.

Bestalde, Itsaso Leundak Talai Bidean parte hartu zuen igandean. Proba horretan, Donostia eta Hondarribia lotzen dituzte parte hartzaileek. Guztira 507 korrikalarik parte hartu zuten lehian, eta irabazleetako bat Itsaso Leunda izan zen. 30,8 kilometroko trail-a egiten, Leundak bi ordu, 52 minutu eta 22 segundo behar izan zituen.

Talai Bidean eguraldiak zeresana eman zuen. Ibilbidean hotza eta euria nagusitu ziren, eta lokazti ederrean ibili behar izan zuten parte hartzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!