2015/03/29 09:30
Bilbon emango dio amaiera bere ibilbideari 19. Korrikak, 10 egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren. Bukaera honetan parte hartu nahi duten eskualdeko euskal zaleei lana errazte aldera, AEKk, eskualdeko batzordeekin elkarlanean, autobusa antolatu du Korrikaren amaiera jaira hurbiltzeko.
Goizeko 09:30ean abiatuko da autobusa Tolosako Santa Klaratik, 09:45ean Amasa-Villabonako elizan geldialdia eginez, eta 10:00etan Andoaingo Txoperan. Autobuseko txartela 10 euroren truke lor daiteke Tolosako Xirimirin, Amasa-Villabonako Iratzarren eta Amasa kafetegian, eta Andoaingo AEK euskaltegian. Itzulera 20:00etan izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?