Abraham Olano Martxan izena emateko epea bihar zabalduko dute

Asier Imaz 2015eko martxoaren 18a

Ekainaren 27ko zikloturista martxak bi ibilbide izango ditu, luzea eta motza. Aurtengo edizioan hainbat aldaketa egin dituzte.

II. Abraham Olano Martxa Zikloturista ekainaren 27an izango da. Iaz igandean izan zen, eta aurten, larunbatera pasa dute.

Izena emateko epea bihar 12:00etan zabalduko dute, eta ekainaren 24ra bitarte egongo da irekita. Aurten ezin izango da egunean bertan izenik eman.

Ibilbideari dagokionez, motza 70 kilometrokoa izango da, eta luzea 208koa. Iazkoa baina malguagoa izango dela esan dute antolatzaileek, baina hala eta guztiz ere, 11 tontor gainditu beharko dituzte Gipuzkoan barrena. Ibilbidearen penditza 3.900 metrokoa da.

Oriako Txirrindulari Eskolako kideek, eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntza lanetan esku bat bota eta botako duten guztiei. Iazko esperientzia kontuan hartuta, gogotsu daudela azaldu dute bigarren edizio honen aurkezpenean. Azkenik, boluntario lanetan ibili nahi duen oro gonbidatu dute eurekin harremanetan jartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!