Aiztondo Pilota Topaketa, 70 bikote baina gehiagorekin

Asier Imaz 2015eko martxoaren 18a

Aurre benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak lehian ariko dira Aiztondon, ondorengo hilabeteetan. 

Bailarako pilota topaketak iragan astean jarri zituzten martxan, 74 bikoterekin. Esku pilotan eta palan ariko dira, eta Alkizan, Larraulen, Adunan eta Zizurkilen jokatuko dituzte partidak, astebururo, maiatzaren 2ra bitarte. Orduan, Villabonako pilotalekuan, finalak jokatuko dituzte.


Aitor Sorarrain Alkizako pilota eskolako kideetako bat da, eta ondorioz, Aiztondo Pilota Topaketako antolatzaileetako bat. Alkizarrekin batera, Aduna, Larraul, Zizurkil, Asteasu eta Amasa-Villabonako pilotariek hartzen dute parte topaketan, eta Sorarrainek azaltzen du zen den helburua: «Normalean haur horiek ez dute inongo txapelketarik jokatzen, baina entrenamenduetara joaten dira. Ilusio handia egiten die txuriz jantzita ibiltzeko aukera dutenean».


Maila bakoitzeko haurrek euren egoitza dute. Aurre benjaminek, Alkizan jokatuko dituzte partida guztiak, igande goizetan. Larraulen, benjaminak ariko dira, larunbat arratsaldetan, alebinak Adunak ibiliko diren bezala. Infantilek, azkenik, Zizurkilen jokatuko dute ostiraletan.


Alebin eta infantil neskak palaz aritzeko aukera dute, hain zuzen ere, 13 bikotek eman dute izena. Hauek, euren egoitza Asteasun izango dute finala bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!