Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak 18 urte daramatza, Aiztondo Pilota Topaketa antolatzen. Aurten, Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateko herrietako (Aduna, Alkiza, Larraul eta Zizurkil), Asteasuko eta Villabonako pilota elkarteko aurre-benjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak arituko dira txapelketan. Guztira 61 bikote izango dira. Palan arituko dira alebin eta infantil mailako 13 neska bikote.
Gaur arituko dira, arratsaldeko 16:00etan Larraulgo frontoian benjaminak eta Adunako frontoian ordu berean alebinak. Bihar, goizeko 10:00etan Alkizako frontoian aurre-benjaminak arituko dira, ordu berean Zizurkilgo frontoian infantilak eta neskak palan arituko dira Asteasuko frontoian, goizeko 10:00etan.
Gero finala, Villabonako frontoian egingo dute, maiatzaren 2an.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?