Txirrindulari afizionatuak, ez dira urrutira joan

Asier Imaz 2015eko martxoaren 13a

Aiztondo Klasika iragan igandean jokatu zen. Afizionatu mailako txirrindulariak eskualdeko errepideetan ibili ziren, eta ez dira urrutira joan, izan ere, bihar, Lizartzako Udala Saria jokatuko da. 

15:30ean hartuko dute irteera txirrindulariek. Tolosara abiatuko dira lehenik, eta Alegia eta Ikaztegieta pasa ondoren, Ordiziaraino joango dira. Itzuleran, Altzotik hiru bider pasa beharko dute, eta Leaburuko gainetik, behin. Hain zuzen ere, hor egongo da probako gakoa. Helmugara iritsi aurretik igo beharko duten azken malda Altzokoa izango da.


Lasterketa Lizartzako Otsabio Kirol Elkarteak antolatzen du, udalaren laguntzarekin, eta aurtengoa 27. edizioa izango da.


Alebinak eta infantilak
Larunbateko beste lasterketa Amarozko Usabalgo Industrigunean izango da. Kasu horretan, alebinak eta infantilak ibiliko dira bizikletaren gainean, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta. Proba 16:30ean hasiko da, eta irteera nahiz helmuga Limousin Kartoiak lantegiaren aurrean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!