I. Ataria Pilota Txapelketa

I. Ataria Pilota Txapelketak Hitzaren lekukoa hartuko du

Asier Imaz 2015eko martxoaren 10a

Izena emateko azken eguna martxoaren 15a da; eskuz eta palaz jokatu ahalko da txapelketan.

Ataria Pilota Txapelketaren lehen edizioa martxan da. Hitza Txapelketaren lekukoa hartuko du I. Ataria Txapelketak. Lau mailatan ariko dira pilotariak: aurre benjaminetan, benjaminetan, alebinetan eta infantiletan.

Eskuz, izena ematen duten neska-mutilek nahasian jokatu beharko dute lau maila horietan. Palaz, aldiz, neska alebinak eta infantilak bakarrik ariko dira. Palaz ibiltzeko izena ematen duenak, ezin izango du eskuz ibili, eta alderantziz.

Izena emateko epea martxoaren 15ean, igandean, amaituko da. Tolosaldeko herrietan bizi edo bertako pilota eskoletan dabiltzan gaztetxoentzat izango da binakako txapelketa.

Eskualdeko pilota elkarteek eta Tolosaldeko Ataria-k antolatu dute txapelketa, elkarlanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!