Martxoaren 14ko manifestazioetara joateko deia egin dute

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko mar. 9a, 11:38

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Tolosaldeko lantaldeak larunbatean, hilak 14, Iruñean eta Bilbon egingo diren manifestazioetan "aldaketa sozialaren garaia" dela aldarrikatuko duela esan du.

Tolosaldeko lantaldeko Lino Figueroak azaldu duenez, Karta Sozialaren ibilbidea herriz herri egindako bilerekin hasi zen eta behin etapa hori burututa, orain "beste pauso batzuk emango dira karta sozial honen zabalpena egiteko, eta hemen jasotzen diren beste hainbat punturen aldarrikapena eta gizarteratzea burutzeko". Bide horretan, martxoaren 14ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dio gizarteari.

Aldaketa soziala burutzeko adostutako kartak eragile sozial eta sindikalen ekarpenak jaso ditu, eta aktibazio soziala eta mobilizazioa "dagokiguna eskuratzeko" tresnak direla diote. Zentzu horretan hiru ideia nagusitan oinarritu duten euren lana: Bizitzaren jasangarritasuna erdigunean kokatzen duen jendarte eredua defendatzea, gai ekonomiko nahiz sozialen zein lan eremuko erabakiak hartzeko erabateko ahalmena aldarrikatzea, eta gure helburuak lortzeko, mobilizazioa beharrezkoa dela berrestea.

Horiek horrela, aurrekontu eta politika fiskal eta sozialak aldatzeko beharraz hitz egiten du Eskubide Sozialaren Kartak. Baita kalitatezko enplegua sortzeko politika garatzeaz, jendartearen parte hartzea bermatzeaz eta bizitzaren jasangarritasuna eta ongizateari bidea emateaz ere. Demokrazia eta eskubide kulturalen defentsa eta konpromisoa berresteaz ere hitz egiten dute.

Larunbateko Bilboko manifestazioa 17:00etan irtengo da Sagrado Corazon plazatik, eta Iruñeakoa 17:30ean, Antoniutti parketik.

 

Eskubide Sozialen Kartaren xehetasun guztiak hemen.

 

 

LABeko ordezkarien deia

 

 

 

LABek ere bat egin du larunbateko mobilizazioekin. Sindikatuko ordezkariek egin dute manifestazioetan parte hartzeko deia «Euskal herrian abian den burujabetza prozesua bukaeraraino iritsiko bada prozesu sozial oso baten emaitza izango dela» uste baitute. ataria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!