Tolosaldeko arraunlariak Oriori hortzak erakutsiz

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Uzturre 2015eko martxoaren 9a

Xabi Uzturre

Igandean, minutuko isiltasuna egin zuten arraunlariek, 16 urteko arraunlari baten heriotzagatik.

Larunbatean, Loiolako uretan, Gipuzkoako Batel Txapelketaren zortzigarren jardunaldia jokatu zen. Hona hemen emaitzak:

Haurretan, Tolosaldea A bigarren sailkatu zen, Orioren atzetik, segundo bakarrera.

Promesetan, eskualdekoak laugarren izan ziren, eta bigarren ontzia, bederatzigarren. 

Infantiletan, Tolosaldea Ak estropada irabazi zuen, eta B taldea, hamaikagarren sailkatu zen.

Kadeteei dagokienez, ez ziren fin ibili eskualdeko bi batelak. Tolosaldea Bk zortzigarren amaitu zuen, eta Tolosaldea Ak, hamalaugarren.

Jubeniletan, Tolosaldea hirugarren izan zen nesketan. Mutiletan, aldiz, zazpigarren eta hamaikagarren. 

 

Pasaiako uretan, igandean, bederatzigarren jardunaldia jokatu zen emaitza hauekin:

Haurretan, Orio A taldea izan zen nagusi, eta Tolosaldea A-k bigarren amaitu zuen, bi segundora.

Promesa mailan, Tolosaldea A batelak laugarren amaitu zuen estropada. Hibaika A izan zen nagusi, eta eskualdeko bostekoari, hiru segundo sartu zizkien. Amaiera oso parekatua izan zen, bigarrenak, hirugarrenak eta laugarrenak segundo baten barruan amaitu baitzuten.

Infantiletan, Orio A izan zen nagusi, eta TAK-eko lehen taldea, bigarren helmugaratu zen, zortzi segundora.

Kadeteetan ere oriotarrak nagusitu ziren. Estropada honetan, ordea, Tolosaldekoak bosgarren izan ziren, 17 segundora.

Jubeniletan, estropada gehienetan bezala, horiak nagusitu ziren. Tolosaldea bikain aritu zen, eta bigarren postua lortu zuen, segundo bakarrera. Hirugarren, Hernani izan zen, 11 segundora.

Jubenil mutiletan, Hibaika izan zen onena. Tolosaldea seigarren izan zen, 15 segundora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!