Tolosaldeko Eskola Txikien XIII. kirol topaketak Berazubin

Jon Miranda Labaien 2015eko martxoaren 6a

Kirol topaketan 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek hartu dute parte. Topaketarekin, ikasleen arteko harremanak bultzatu nahi dira eta kirol praktika sustatu.

Ikasleak bi multzotan antolatu dituzte eta sei kideko taldeetan hainbat frogatan parte hartu dute. Taldeetan eskola ezberdinetako ikasleak aritu dira elkarrekin.

Larraul, Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Ikaztegieta, Lizartza eta Zizurkilgo eskola txikiek hartu dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!