Eragin txikia izan du Lanbideren grebak

Jon Miranda Labaien 2015ko mar. 2a, 13:13

Greba eguna izan dute gaurkoa Lanbideko langileek. Tolosan, Larramendi kaleko bulegoa zabalik egon da ordea, nahiz eta zenbait langileek lanuztea egin duten.

ELA, CCOO, LAB eta UGTk egin dute bat greba deialdiarekin eta dagoeneko zazpigarren lanuztea da urte eta erdian.

Oria-Goierriko ELA sindikatuak emandako datuen arabera, «Tolosakoa bezalako zentro txikietan, grebaren jarraipena %50 eta %60aren artekoa izan da». Zentro handiagoetan berriz, lanuztea ia erabatekoa izan da.

2011. urtean jaso zuen Eusko Jaurlarizak enplegu politika aktiboen eskumena eta ordutik, Lanbidek gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errenta ere kudeatu behar izan du. 160 administrari kontratatu zituen horretarako eta orain, euren lanpostuak zalantzan egon litezke.

Eusko Jaurlaritzak abenduaren 31n lanpostu zerrenda erabaki zuen eta prozesu hori azken bururaino eramanez gero 160 langileek lana galduko dute. Horregatik, sindikatu guztiak kontra ditu Gobernuak. Helegiteak aurkeztu zaizkio lanpostu zerrenda proiektuari eta bakarra onartu du Enplegu sailak. Atzoko mobilizazioetan sindikatuek salatu zuten, gatazka konpontzen ez bada, abian diren administrazio prozesu guztiak auzitara eramango dituztela

Antolakuntzan desadostasunak

Lanpostu zerrendaren auziarekin batera, enplegu bitartekaritza izateko eginbeharra alde batera utzi eta gizarte laguntzak kudeatzeko organo bihurtu da Lanbide, sindikatuen ustez.. Tramiteak atzeratu egin direla ohartarazi dute, neurri batean, langileei ez zaielako behar bezalako prestakuntza eman.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!