Aurkeztu dituzte zine zikloak

Ataria 2015eko otsailaren 25a

Amasa-Villabonan Oscarretan sarituak izan diren filmak ikusi ahal izango dira; Tolosan, berriz, 13 filmez gain, Mendi Tour eta Ekozinemaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Tolosan, ostegunean hasiko da bonoen salmenta, 17:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegian, Leidorreko leihatilan. 14 euroko salneurria izango du saio guztietarako bonoak, eta 12 eurokoa igande arratsaldekoa izan ezik gainontzeko guztiak hartzen dituena. Hona hemen film guztien trailerrak:

Gurea antzokian, berriz, Oscar sarietan sarituak izandako filmetako batzuk ikusi ahal izango dira. "Argi dago industriak kutsatutako sariak direla eta ez direla, ezta gutxiagorik ere, pelikula baten kalitatearen adierazle bakarrak, baina ezin dugu ahaztu betiere erreferentzia direla zinezale askorentzat" azaldu du Kultura sailak. Martxoaren 1ean eta martxoaren 8an bi ikuskizun daude programatuta Gurean, eta beraz Birdman eta Siempre Alice pelikulak larunbatean eta astelehenean bakarrik emango dituzte, eta igandean ez da helduen pelikularik egongo datozen bi asteburuetan.

Honenbestez, Birdman otsailaren 28an, 22:00etan eta martxoaren 2an 21:00etan ikusi ahalko da, eta Siempre Alice martxoaren 7an, 22:00etan, eta martxoaren 9an, 21:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!