Jasangarritasunaren alde Adunak eta Tolosak egiten duten lana saritu du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak

Ataria 2015eko otsailaren 24a

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diploma eman dio Adunako Udalari Udalsarea 21 udalerrien sareko Tokiko Agenda 21en kalitatea aztertzeko programan parte hartzeagatik. Bestalde, aipamen berezia egin dio Tolosari.

Ingurumen Jasangarritasunaren Euskal Azoka ospatu berri dute Durangon, eta bertan, Ana Oregik, Udalsarea 21eko presidenteak, diplomak banatu dizkie 40 udalerritako ordezkariei.

Sarituen artean da Aduna, eta Josu Amilibia alkateak jaso zuen diploma Durangoko ekitaldian. 2007. urtetik da Udalsarea 21eko kidea Adunako Udala, garapen jasangarriaren aldeko bere lehen ekintza plana onartu zuenetik. 2020. urtera bitarteko beste bat jarri zuen martxan 2013an.

Diploma irabazi ahal izateko, bere borondatez tokiko agendaren kalitatea zehazteko analisi batean parte hartu du. Neurketa hori egiteko, Udalsarea 21ek sortutako ebaluazio-sistema bat hartu dute kontutan. Bertan, bost faktore hartu dituzte kontutan: estrategikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarritasun-adierazleak.

Tolosak ere aipamen berezia
Tolosak, berriz, jasangarritasun-politikak ezartzeko barneko egituraren eta antolaketaren aipamen berezia eskuratu du. Hasier De los Rios zinegotziak jaso zuen diploma.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!