Azkenean hasi da batel denboraldia TAK-ekoentzat

Asier Imaz 2015eko otsailaren 23a

Tolosaldeko Arraun Klubeko hamaika batel joan ziren Pasai Donibanera, eta emaitza onak lortu zituzten, K-eko arduradunen esanetan.

Bosgarren jardunaldian hasi dute batel denboraldia eskualdeko arraunlariek. Orain arte, eguraldia medio, ezin izan dute estropadarik jokatu. Pasai Donibanen, hiru bigarren postu lortu zituzten TAK-ekoek:


   - Haurretan, nesken batel bat.
   - Infantil mutiletan.
   - Jubenil nesketan.


Bigarren egin zuten guztietan Oriok irabazi zien, eta elkarteen tamaina eta finantziazioa alderatuta, "ezin gara kexatu", zioten eskualdekoek. "Orio talde handia da, bai instalakuntzari dagokionez, baliabide tekniko nahiz pertsonalei begiratuta. Gu, beren aldean, txikiak gara oso, baina lehiakorrak", gaineratuz.

Larunbatean, aldiz, neguko lehen proba entzutetsua jokatu zen Orion, Oriaren jaitsiera. Bertan parte hartu zuten TAK-eko harrobian ibilitako askok, tartean, irabazleak, Zumaian dauden neskak. Gizonezkoetan Orioko lehen taldeak irabazi zuen.

Parte hartu zuten hasiberriak diren hernaniarrak, non Tolosako arraunlari asko dauden. Seigarren postuan gelditu ziren erlojuz-kontrakoan, 4.000 metroko ibilbidean.

Guztira nesken 13 talde aurkeztu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!