Neska gazteen topaketan, su ematen!

Ataria 2015eko otsailaren 21a

Neska Gazteen Topaketa Feministak ari dira egiten Tolosako kultur etxean. Lehen sutan, orain su ematen lelopean elkartu dira.

Medeak kolektiboak antolatuta eskualdeko hainbat neska gazte elkartu dira topaketa honetan. Gorputz disidenteak tailerra izan dute goizari hasiera emateko.

Bazkalostean, 17:00etan, Neska Gazte Feministen mahai ingurua izango da, eta 19:00etan, Medeaken eskutik, Transfeminismoan murgilduko dira. Jarraian, 20:00etatik aurrera Trikipoteorako tartea hartuko dute Tolosako kaleetan barrena.

22:00etarako, ordea, Anoetarako bidea hartuko dute festari jarraipena Anoetako Gaztetxean emanez. Bertan, La Otra, Kattalin MJ eta Xarma MJ izango dituzte zain.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!