Mendebaldeko Sahararen aldeko Elkartasun Bilketa azken txanpan sartu da

Imanol Garcia Landa 2015eko otsailaren 19a

Elikagaiak eta beste hainbat produktu biltzen ari dira eskualdean eta hilaren amaieran bukatuko da epea.

Mendebaldeko Saharara laguntzeko abian da Elkartasun Bilketa eskualdeko hainbat herritan. Tolosaldea Sahararekin elkarteak bultzatzen du kanpaina hori eta errefuxiatu kanpamentuetara laguntza bidaltzea du helburu. Orokorrean hil honen bukaeran amaituko da epea bilketa egiteko. Elikagaiak, garbiketa produktuak eskola materiala eta botikak biltzen ari dira.

Bilketan parte hartzen duten bi herri dira Alegia eta Leaburu-Txarama. Alegian hilaren 23tik 27ra egingo da bilketa, San Juan ikastetxean eskola ordutegi barruan, eta udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan, asteartetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Bere aldetik, Leaburu-Txaraman hilaren 28a arte dago epea zabalik. Leaburun Ostatuan eta udaletxean, azken honetan bulego ordutegietan, eraman daitezke produktuak. Txaraman kultur eta osasun gunean, astearte goizetan dago horretarako aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!