Ohitura berreskuratuta

Ataria 2015eko otsailaren 15a

Abaltzisketako Txantxoak eta Amezketako Talai dantzariak Larraitzen elkartu dira, azken urteetan egiten ez zen ohitura eguneratuz.

Abaltzisketako Txantxoen eguna izan da gaur. Inauterien igandean ateratzen dira baserriz baserri eskean, makil dantza eginez. Gaurkoan, gainera, bisita berezia izan dute Larraitzen. Izan ere, Amezketako Talai dantzariak elkartu zaizkie, eta urtetan galduta zegoen ohitura berreskuratu dute.

Dantzarako eta parrandarako gogoa erakutsi dute Larraizko baselizaren aurrean bi taldeek. Familia argazkia atera ere bai, elkarren arteko topaketaren lekuko. Gainera, Talai dantzarientzat ere data berezia da gaurkoa, orain 40 urte berreskuratu baitzuten inauterietan eskean ibiltzeko ohitura. Bihar, astelehena, bigarren eguna izango dute amezketarrek, herri guztietako etxeak eta baserriak pasatzeko. Abaltzisketarrek, bere aldetik, gaur Larraitzen bertan egindako bazkariarekin amaitu dute aurtengo jarduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!