Elurra iritsi da

Ataria 2015eko otsailaren 3a

Elurra iritsi da 1 1422959147356
Elurra iritsi da 5 1422959149757
Elurra iritsi da 2 1422959148502
Elurra iritsi da 4 1422959149365
Elurra iritsi da 3 1422959148961
Elurra iritsi da 6 1422959150167
Elurra iritsi da 7 1422959150430
Elurra iritsi da 8 1422959150802
Elurra iritsi da 9 1422959151283

Iragarrita bazegoen ere ezustean harrapatu gaitu. Goizean etxeko leihoak ireki eta eskualdeko herriak zuri agertu dira gaurkoan. Hala ere, bihar ere inguruak zuri ikusteko aukera egongo da.

Izan ere, eguraldi adituek biharko ere elurra iragarri dute. Gaurkoan, errepideek oztopo bat baino gehiago jarri diete gidariei; esaterako, Bidania-Goiatzerako errepidea itxita egon da.

Iker Ibarluzeak, Ataria-ko eguraldi adituak gaurko, biharko eta etziko eguradi iragarpena luzatu du:

Gaur,  eguraldia hozten-hozten joango zaigu orduak pasa ahala. Goiz partean lehen zaparradak elur busti moduan bota baditu ere, pixkanaka elur mailak zertxobait gora egingo du. Goizean 400-500 metrotan geratuko zaigu. Arratsaldean, hozten joango denez elur mailak behera egingo du eta eguna bukatzerako 100-200 metrotan elurretan bota dezake. Hori ba, prezipitazioak jaisten joango zaizkigu orduak pasa ahala. Goizean izango dira zaparradarik gehienak, ahul samarrak izango dira tarteka gogotik bota dezakeen arren. Eta eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta arratsalde partean oso gutxi botako du, tarteren batean zaparradaren bat bota dezake baina orokorrean oso gutxi izango da. Tenperaturak hozten joango dira eta gaurkoan tenperatura altuenak 4-5º-tan geratuko dira. 

Bihar, ipar-haizea tentetu egingo zaigu eta horrekin prezipitazio gehiago izango dugu, batez ere goiz partehan botako du gehien eta botatzen duen guztia ia elurretan botako du, orokorrean elur maila 100-200 metrotan egongo da, eta beherago ere ikusi ahal izango da. Zaparrada batzuk izango ditugu,tarteka mardul bota dezake. Bihar zurituta ikusiko ditugu bazterrak. Tenperatura altuenak 2-3º-tan kokatuko dira. 

Etzi, antzeko ildotik jarraituko du eguraldiak. Ipar haizea nagusituko zaigu, zaparrada batzuk izango ditugu gehienak elur modura botako ditu. Tenperaturak, nahiz zertxobait igoko diren oso gutxi mugituko zaizkigu, 3-4º-tan kokatuz altuenak. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!