Ogi Berri Migel Soroa ligaxka fasean sartu da

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 29a

Kanporaketak amaitu dira III. Ogi Berri Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketan. Larunbat honetan, ligaxka jokatzen hasiko dira pilotariak.

Jaialdia 16:30ean hasiko da, eta hiru partida ikusteko aukera egongo da Tolosako Beotibarren. Jubeniletan, Zubizarreta-Erauskinek Mugiro-Eskuderoren aurka jokatuko dute. 22 urte azpikoen mailan, Elordi-Etxebarria ziren jokatzekoak, baina atzelariak ezin izango du Tolosara etorri, eta bere lekuan Urizarrek jokatuko du. Aurkariak, Bakaikoa eta Zizurkilgo Erasun izango dira. Nagusien mailan, azkenik, Ikaztegietako Urretabizkaiak jokatuko du, Bilbaorekin bikotea osatuz. Aurrean bikote indartsua izango dute: Arteaga-Erostarbe.


Binakako Txapelketa
Ostiralean, 22:00etan, Bergaran eskualdeko bi pilotari izango dira. Promozio txapelketan Urruzola asteasuarrak Mendizabal III.a lagun duela, Gorka-Larrinagaren aurka jokatuko dute. Ondoren, Artola alegiarrak irtengo da kantxara, Albisurekin, Retegi Bi-Merino I.aren aurka jokatzera.
Altuna III.a amezketarrak larunbatean jokatuko du Idiazabalen, 17:30ean, Merino II.a lagun duela, Ezkurdia-Zabaletaren aurka. Jaka-Tolosa, lizartzarra eta anoetarra ere bertan izango dira, Victor-Iturriagaren aurka, promoziokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!