Jokin Altunak berriro egin du

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 26a

Binakako txapelketan Juan Martinez de Irujori irabazi zion, eta orain, Jokin Altunak, gauza bera egin du Aimar Olaizolarekin. Eta nola gainera. 

Amezketarrak erakustaldia eskaini zuen Logroñoko Adarraga pilotalekuan larunbatean. Jokoan hamar tanto egin zituen, eta sakez, lau.


Asteburu honetan berriro ordezkatuko du Xala Jokin Altunak, izan ere, atzo hil zen lapurtarraren aita.
Iñaki Artolak eta Albisuk ahazteko moduko partida jokatu zuten atzo Eibarko Astelenan. Ataundarrak hamar pilota galdu zituen, eta alegiarrak bost.


III. Ogi Berri Migel Soroaren Oroimenezko Txapelketari dagokionez, larunbatean jokatu zen laugarren jardunaldia. 250 pilotazale elkartu ziren Tolosako Beotibarren. Partida politak jokatu ziren, batez ere, Dario eta Lopezen arteko lehia.

Binakako txapelketa
Olaizola II-Beroiz         9
Altuna III-Merino I    22


Berasaluze-Zubieta    22
Artola-Albisu             12

Sailkapena
1. Ezkurdia-Zabaleta                 6-0
2. Berasaluze-Zubieta               4-2
3. Artola-Albisu                         3-3
4. Irujo-Barriola                        3-3
5. Bengoetxea-Aretxabaleta       3-3
6. Xala-Merino II                       2-4
7. Retegi-Rezusta                      2-4
8. Olaizola II-Beroiz                   1-4

Binakako promozio txapelketa
Rico IV-Larunbe                 12
Mendizabal III- Urruzola    22

Tainta-Untoria                   22
Jaka-Tolosa                    21

Sailkapena
1. Victor-Iturriaga                  2-0
2. Mendizabal III-Urruzola    1-1
3. Gorka-Larrinaga                1-1
4. Jaka-Tolosa                    1-1
5. Tainta-Untoria                  1-1

III. Ogi Berri Migel Soroa
Jubenilak
Petite-Anduaga                               22
Aurrekoetxea-Beloki                       12
Etorkizunekoak
Zubiria-Mariezkurrena                   9
Etxeberria-Olaizola III                  22
Nagusiak
Dario-Perez            19
Lopez-A. Imaz        22

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!