Hiru urteko hitzarmena

Ataria 2015eko urtarrilaren 21a

TOLOSALDEKO ATARIA-k Tolosaldea Garatzenekin hiru urterako hitzarmena sinatu du goizean; horrela, garapen agentziak eskualdera begira egiten duen lanaren berri emango du ATARIA-k.

Asteazkenetan eta ostiraletan Ataria irratian izango dute bere txokoa, Enpresa saila, Enplegu zerbitzua, Ekintzailetza saila, Turismoaren Dinamizaziorako bulegoa, Kontsumitzaileen informaziorako bulegoa, Merkataritza Dinamizatzeko bulegoa, Migrazio zerbitzuak eta Udal sailak.

Aldiz, astero-astero, astekarian orri bat izango dute. Honez gain, informazio hori, www.ataria.info webgunean zintzilikatuko da. Gainera, urtean zehar bi gehigarri ere argitaratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!