Aurreko bi urteetan ez bezala, lehen erronda gainditzea lortu zuen beraz aurtengoan Arruabarrenak. Bigarrengo partidan, ordea, ezin izan zuen Yanina Wickmayer gainditu, nahiz eta partida gogorra jokatu. 33 gradutan lehiatu ziren, eta belgikarra nagusitu zen 6-4; 4-6 eta 6-4. Tolosarrak beraz agur esan dio Australiari.