Bertso saiorako sarrerak agortu dira

Ataria 2015eko urtarrilaren 19a

Larunbat honetan Leidorren egingo den bertso saiorako sarrera guztiak saldu dira dagoeneko. Baina Tolosaldeko Ataria-k oraindik bi ditu zozketagai. Proposatu bertso gai bat Twitter, Facebook edo Komunitatearen bidez, eta zurea bada hautatua, irabazi bi sarrera!

Hiru bide izango dira parte hartzeko. Jarraian argibideak:

TWITTER:

1- Egin @tolosaldeataria kontuaren jarraitzaile.
2- Bertxiotu lehiaketaren berri ematen duen txioa.
2- Erantzun txio horri #bertsogaia traola erabiliz

FACEBOOK:

1- Eman "Atsegin dut" Tolosaldeko Atariaren orrialdeari.
2- Elkarbanatu lehiaketaren berri ematen duen albistea.
3- Erantzun bertso gaia proposatuz.

KOMUNITATEA:

1- Sortu kontua komunitatean2- Erantzun albiste honetan bertan, zure gaia proposatuz.

Parte hartzeko epea datorren asteko ostegunean amaituko da. Ostegunean bertan jakinaraziko da Tolosaldeko Atariaren kanal guztietan nor den bi sarrera horien irabazlea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!