Ostiraletik aurrera jokatuko dira Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak

Mikel Iraola 2015eko urtarrilaren 13a

Pasa den igandean Ugarten jokatu zen lehen kanporaketa, eta Xabier Etxeberria eta Inaxio Amundarain izan ziren garaileak. Beraiek eskuratu dute Alegian jokatuko den Gipuzkoako kanporaketarako txartela.

Hauek dira datozen asteotan eskualdeko herrietan izango diren kanporaketen ordutegiak:

Aduna: Urtarrilak 16, Ostirala, Txulobi elkartea, 21:30ean
Berastegi: Urtarrilak 16, ostirala, Urepel elkartea, 21:00etan
Asteasu: Urtarrilak 17, Larunbata, Patxine Taberna, 16:00etan
Irura: Urtarrilak 17, Larunbata, Gazte alaiak elkartean, 16:00etan
Ikaztegieta: Urtarrilak 23, Ostirala, 22:30ean
Ibarra: Urtarrilak 23, Ostirala, Sendi ekintza Taberna, 22:30ean
Larraul: Urtarrilak 23, Ostirala, Herriko ostatua, 21.30ean
Alegia: Urtarrilak 24, Larunbata, Hilario Taberna, 16:00etan
Orexa: Urtarrilak 24, Larunbata, Taberna, 21:30ean
Leaburu: Urtarrilak 30, Ostirala, Txaramako elkartean, 22:30ean
Altzo: Urtarrilak 31, Larunbata, Elordi elkartea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!