Jardunaldia Lehiberrin, nekazaritza elikagaien esportazioei buruz

Ataria 2015eko urtarrilaren 13a

Kimuberri proiektua eta arrakasta duten bi enpresen esperientziak azalduko dira bertan.

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik, ingurunean dauden nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzendutako jardunaldi informatiboa antolatu du etzirako, urtarrilak 15. Ekitaldi hori sektore horren nazioartekotasuna sustatzeko martxan jarri den Kimuberri programaren barruan kokatzen da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du.

Bertan, Kimuberri proiektuaren lerro garrantzitsuenak, orain arte egin den lanaren laburpena eta etorkizunera begira egingo diren ekimenei buruz hitz egingo da. Era berean, esportazioan arrakasta izan duten sektoreko bi enpresek Angulas Aguinagak eta Lurlanek, beraien esperientzia kontatuko dute eta baita kanpo merkatuetan onartuak izateko gakoak zeintzuk diren ere.

Jardunaldia 09:00etatik 10:30era izango da. Izena emateko Lehiberri Zentroarekin jarri behar da harremanetan, 943 654 501 zenbakian edo lehiberri@lehiberri.net helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!