Joseba Otaegi eta Arria V.aren arteko aizkora apustua izango da martxoan Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2015ko urt. 10a, 17:27

Martxoaren 15ean berriro ere Tolosako zezen plaza, herri kirolaren plaza bihurtuko da. Atzo adostu baitzuten apustua data horretarako Joseba Otaegik eta Xabier Orbegozo, Arria V.ak. Jokoan 6.000 euro izango dira eta burutu beharreko lana 20 kanaerdiko, erdibana eramanda.

 

Arriak V.ak iazko martxoan ere zapaldu zuen Tolosako plaza, orduan Joxe Mari Olasagasti izan zuen aurkari aizkora apustuan. Ia berdinduta iritsi ziren lan erdietara, baina azkenik erraz nagusitu zen Olasagasti.

Joseba Otaegik, 2013ko apirilean lehiatu zen Tolosako zezen plazan. Orduan ere, apustu bat medio. Egun hartan, zizurkildarrak Antonio Senosiaini izan zuen aurrez-aurre, baita gailendu ere, bi minutu baino gehiago ateraz.

Joseba Otaegi eta Arria V.aren arteko emaitza ezagutzeko martxoaren 15a bitartean zain egon behar.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!