Artolak eta Albisuk txapelketako lehen puntua lortu dute

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 6a

Artola-Albisuk 9-22 irabazi diote gaur arratsaldean Altuna III-Merino II.ari. Txapelketako hirugarren jardunaldiaren azken partida jokatu da Tolosako Beotibar pilotalekuan. Merino II.ak ez dio erritmoari eutsi, gainkarga baten ondorioz.

EMAITZA

Hirugarren jardunaldia

Altuna III-Merino II                          9
Artola-Albisu                                   22

• Markagailua: 1-0/1-1/5-1/5-2/6-2/6-15/7-15/7-17/8-17/8-18/8-21/9-22
• Artola: Zazpi egindako (horietatik bi sakez) eta bi hutsegite.
• Albisu: Egindako bat, bi hutsegite.
• Altuna III: Lau egindako, eta bost hutsegite.
• Merino II: Egindako bat eta zazpi hutsegite.

SAILKAPENA

1. Ezkurdia-Zabaleta                      3-0
2. Irujo-Barriola                             2-1
3. Retegi Bi-Rezusta                       2-1
4. Bengoetxea-Aretxabaleta            2-1
5. Berasaluze-Zubieta                     2-1
6. Artola-Albisu                              1-2
7. Olaizola II-Beroiz                       0-3
8. Altuna III-Merino II                    0-3

 

ADIERAZPENAK

Iñaki Artola (Alegia):

«Bagenuen gogoa aurreneko puntua lortzeko. Gaur galduz gero, gauza iluna jarriko zen, konplikatua. Irabazi dugu eta konfiantza emango digula uste dut, beraz, gustura».


«Ez naiz eroso hasi, urduri ere bai, aurreko bi partidak galduta genituelako. Izerdia botatzen eta partida gogortzen hasi denean, jokoan sartu eta lan handia egin dugu, batez ere Jon Anderrek. Merino atzean erraz dominatu du, eta pilotakada handiak eman ditu. Bukatzen badakigu ez naizela horretarainoko artista, eta ni ere partida gogortzen saiatu naiz, behintzat akatsik ez egiten. Hortik markagailuko diferentzia».


Jokin Altuna (Amezketa):


«Bikoteka biak gehiago izan behar dira eta gaurkoan beraiek jokatu dute gehiago. Horri ez dago ezer esaterik».


«Atzean dominatu dute. Artolak ere min handia egin du atzean, eta gero aurrean pilota garbiak izan ditu eta ondo bukatu du».


«Etsita ez naiz ibili, ez. Jendeak beti hori esaten dit azken partidetan Artolaren aurka galtzen ari naizelako, baina ez da horrela. Nire ustez partida ona egin dut; lekuz kanpo egon naiz denbora guztian, frontisetik urruti. Baina galdu egin dugu eta ez dago besterik, hurrengoan izango da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!