Tolosaldean langabezia tasa jaitsi da 2014ko azken hiruhilabetean

Mikel Iraola 2015eko urtarrilaren 5a

Lanbide

3.141 langabetu daude guztira, irailean baino 154 gutxiago. Aldiz, 2013. urteko abenduko zifrekin alderatuz, 79 langabe gehiago izan dira. Tolosan, Amasa-Villabonan, Zizurkilen eta Ibarran antzeman da gehien jaitsiera hori.

2013ko abenduan 3.062 langabetu zeuden Tolosaldean, %13,98ko tasa erregistratuz. Baina 2014ko lehen hiruhilabetean okerrera egin zuen egoerak, 300 langabetu inguru gehiago izatera pasa baitzen: 3.381 zeuden hain zuzen martxoan (%15,44).

Harrez geroztik datuek hobekuntza izan dute, eta 2014 urtea 3.141 langabeturekin amaitu da, %14,34ko langabezia tasarekin. Herriz herri:

  • Abaltzisketa: 8 (%5,16)
  • Aduna: 27 (%12,05)
  • Albiztur: 8 (%6,02)
  • Alegia: 139 (%16,77)
  • Alkiza: 15 (%8,72)
  • Altzo: 22 (%12,5)
  • Amasa-Villabona: 439 (%15,57)
  • Amezketa: 45 (%9,39)
  • Anoeta: 150 (%16,56)
  • Asteasu: 62 (%8,61)
  • Baliarrain: 9 (%14,29)
  • Belauntza: 17 (%11,04)
  • Berastegi: 53 (%10,77)
  • Berrobi: 43 (%16,6)
  • Bidania-Goiatz: 29 (%11,93)
  • Elduain: 6 (5,08)
  • Gaztelu: 2 (%2,35)
  • Hernialde: 17 (%9,77)
  • Ibarra: 328 (%15,64)
  • Ikaztegieta: 33 (%15,07)
  • Irura: 121 (%13,5)
  • Larraul: 14 (%10,37)
  • Leaburu: 22 (%12,09)
  • Lizartza: 34 (%10,56)
  • Orendain: 5 (%5,75)
  • Orexa: 3 (%4,76)
  • Tolosa: 1.291 (%15,38)
  • Zizurkil: 199 (%15,28)

Gipuzkoan ere hobekuntza izan du langabezia tasak. 2014 urte amaieran 46.612 langabetu zeuden (%13,88) eta 2015 hasiera honetan, aldiz, 46.007 (%13,7). Irailean, gainera, 46.973 zeuden, beraz, azken hiru hilabeteetan eman da jaitsiera nabarmenena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!