Interneten trebatzeko doako ikastaroak, Tolosan eta Ibarran

Tolosaldeko Ataria 2015ko urt. 2a, 13:27

Bi herrietako KZguneetan hilaren 7an hasiko dira zenbait ikastarorekin

KZguneak sarean ikasi eta trebatzeko aukera eskainiko die herritarrei, 2015ean ere. Horrela, Tolosako eta Ibarrako guneetan, bost ikastaro hasiko dira urtarrilean.
Lehena Oinarrizko internet izango da. PC bat zer den ezagutu, internetera konektatzen ikasi eta mezu elektronikoak bidaltzen trebatuko dira ikasleak. Urtarrilaren 7an hasita, 16:00etatik 18:00etara bitarte, 30 orduko ikastaroa izango da, euskaraz.  
Hilaren 8an, berriz, bi ikastaro hasiko dira. Batetik, Sare sozialak 2.0 izenekoa izango da, 11:00etatik 13:00era bitarte. Bertan, pertsona ezagunekin harremanetan jarri eta haiekin dokumentuak partekatzen irakatsiko diete ikasleei, besteak beste. 14 orduko ikastaroa izango da, eta hilaren 16an amaituko da.
Ostiral arratsaldean, berriz, 18:00etatik 20:00etara, IT txartelaren inguruko saioak izango dira.
KZguneak software librearen mundua ere ezagutaraziko du, eta, urtarrilaren 12an, OpenOffice lantzen hasiko dira, 18:00etatik 20:00etara, hilaren 30a bitarte. Azkenik, Google Apps erabiltzen ikasteko, hilaren 23an hasiko da ikastaroa, 11:00etatik 13:00era, euskaraz.
Izena emateko, tutor.tolosa@kzgunea.net-era idatzi, 943 02 36 81era deitu edo Tolosako KZgunera bertaratu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!