San Silvestre jendetsuak eskualdean

Naiara Roldan de Aranguiz / Rebeka Calvo 2014ko abe. 31a, 20:38

Askok bukatu dute urtea korrika. Eskualdean herri bat baino gehiagotan egiten dituzte Urte Zaharreko lasterketak eta oso jendetsuak izan dira denak. Tolosan esaterako 700 partaidetik gora hartu dute parte, eta Villabonatik Zizurkil artekoan 660 pertsonek. 

Tolosako Elkartasun Krosean 16:45ean abiatu dira korrikalariak Zerkausitik. 700 partaidetik gora urtea korrika amaitu badute ere, bik jantzi dute txapela. Gizonezkoetan Ander Ortizek zeharkatu du lehen postuan helmugan eta emakumezkoetan beste horrenbeste egin du Oihane Vazquezek.

Nagusienen podium-a beraz, horrela geratu da nesken mailan. Lehen postuan, esan bezala, Oihane Vazquez (19.08) iritsi da eta bere atzetik Maria Lasa (19.32) eta Nerea Murua (19.50), bigarren eta hirugarren postuan hurrenez hurren. Laugarren Eneida Saldias (20.07) eta bosgarren Izaro Perurena (20.40) izan dira. Gizonezkoetan, Orixek antolatutako XVII. Elkartasun Kros honetan, Zerkausiko podiumera ondorengoak igo dira, lehen postutik hasita bosgarren postura bitartean: Ander Ortiz (15.37), Aitor Regillaga (15.45), Unai Señoran (16.02), Iker Manso (16.32) eta Enrique Piedra (16.39).

Tolosako kaleak lasterkariak ikusteko harmailak bilakatu dira gaurkoan. Lasterketa eta elkartasunaz gain, festa ere izan da gaurko krosa. Mozorro bat baino gehiago ikusi dira partaideen artean; horrela, Tolosako kaleetan korrika Nicolas txikia ikusi dugu, kabareterak, Olentzero, Txanogorritxu, txakurkroseko korrilakariak, 'kotxe eskobak'...

 

Villabona eta Zizurkildik pasatzen den XXXI. Urte Zaharreko krosean 660 pertsonek hartu dute parte. Proba nagusian lehen gizona Tasio Gomez izan da eta lehen emakumezkoa Lurdes Colomo. Beteranoetan Ibon Gonzalez eta Pili Bodegas izan ziren lehenak.

Sailkapena:

Proba nagusia:

Mutilak: Tasio Gomez, Iker Beristain eta Ibon Gonzalez

Neskak:Lurdes Colomo, Pili Bodegas eta Sonia Muñoz

Herriko lehen mutila:

Iker Beristain

Herriko lehen neska:

Lurdes Colomo

Benjaminak (8-9 urte)

Ander Seara

Maren Goia

Alebinak (10-11 urte)

Aitor Elola

Maddi Elizasu

Infantilak (12-13 urte)

Markel Pita

Irati Sarasola

Kadeteak (14-15 urte)

Alex Alvarez

Aroa Arteaga

Jubenilak (16-17 urte)

Jon Beldarrain

Ane Galarza

Beteranoak

Ibon Gonzalez

Pili Bodegas

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!